miércoles, 28 de diciembre de 2011

Funtzioen banaketa 12/28











Hau da behe solairuko eta goiko solairuetako distribuzio aukeratua. Kasku zaharraren joera zatikatu eta desperdigatua jarraituz baina funtzezko orden bat jarraituz. Edozein puntutan gauzelarik, funtzio guztiak hurbil izango ditugu beti.


lunes, 14 de noviembre de 2011

14/11


 Orain ezagutzen ditugun ibilbide interesgarriak unibertsitatrearen eraikinen inguruan ematen dira, ikasleak sortzen duten muginmendua. Administrazio eraikinak muga bezela agertzen dira.

Mugimendu eta ibilbide berriak sortzea da nire helburua, kanpus unibertsitarioa zabaltzeko eta honetaz gozatzeko espazio berriak sortuz. Honetarako harresiak berez sortu dituen mugak aprobetzatuko ditut, ibilbideak bertatik gogortuz: gimnazioa, liburutegia eta areto berriak bertan kokatzearen bitartez.

Hiriaren ehuna apurtuko da izkina honetan, sakabanatuz.

jueves, 10 de noviembre de 2011

ARSENALAREN ANTOLAMENDUA 11/7





Proiektuaren atal honetan eraikinen itzura eta bolumetrian sartu gara, hasierako kokapenarekin jarraitu dugu honetarako, le pelletier kalearen kontra etxebizitzak kokatzen dira eta administrazio eraikinen kontra unibertsitateak daude. Hiriaren ehuna jarraitzen saiatu gara, etxeen trinkotasuna eta sendotasuna  mantenduz eta trama betea agertuz, baina unibertsitatearen atalean trinkotasun hau apurtzen da lerro paraleloagoekin eraikin ortogonalak sortuz.
Errepidea hasierako kokapen originala mantendu egiten du baina rotondarik gabe, honela bi erabilera esberdinak dituzten eremuak banatu egiten dira, baina muga lehun baten bitartez soilik.
Etxebizitzak ibaiari begira daude eta antzinako ruinak okupatzen zuten lekua okupatupatzen dute, hauen aurretik eta ibaiaren artean pasabide bat sortzen da errepiderik gabe baina bidegorriarekin, ibaiarekin kontaktua eta bistak gogortzeko. Etxeak ibaiari begiratzen dute U formarekin eta plazatzo bat eratuko dute ibaiaren aurrean, hauen atzean gainontzeko egoitzak edo logelak aurkitzen dira. Plazatxoaren erdian kota bat beherago parkina aurkituko litzateke, honela plazatxoa gorakatuta geratuko litzateke eta aireztapen naturalarekin.

lunes, 24 de octubre de 2011

ARSENALAREN ANTOLAMENDUA aurrentrega 2011/10/18


Arsenalaren antolamenduarekin hasi gara bere espazioa aztertuaz. Zer dagoen bertan, zer falta den, inguruan dauden eraikinak, hauen erabilera... Honela errazagoa egin zaigu gure eraikinen kokapena erabakitzea. Bizitegi eremua (residentziak ...) hiriko etxebizitzetatik hurbil kokatu ditugu hiriko mugimenduarekin bat egin dezaten, aldi berean erdigunearekin lotura zuzenagoa izanik. Beste eremu zatian, unibertzitateak kokatu ditugu. Bizitegi gune eta etxebizitza artean parke lineal bat utzi dugu erdigunearekin lotura eratuz. Unibertsitate artean baita berdeguneak utzi ditugu, jende guztiarentzat baina lorategigintzako unibertsitateko ikasleek zainduta. Honetarako hauek sektorizatuak egon daitezke bideen bitartez, adibidez. Bi unibertsitateak erlazionatuta egongo dira eta harremanean jartzeko liburutegia, tailer batzuk eta ordenadore gela moduko espazioak komunak izango dira.
Gunearen erditik pasatzen den errepidea lekuz aldatu dugu gure espazioa inguratuz, honela gure gunerako aparkalekuei sarrera emanez.
Bolumenekin ere hasi gara. Eraikin eta espazio bakoitzaren metro karratuak jarri ditugu (altuera ere kontuan izanik) prisma desberdinetan eta gunean kokatu ditugu. Solairuak gehitu dizkiogu prisma bakoitzari eremuan kabitu arte. Honela badakigu gutxi gorabeherako eraikinen altuera eta okupatuko duten azalera, baita berdeguneek ere.
Ahalik eta solairu gutxikoen egin nahi ditugu eraikinak, alboko eraikinekin ez gehiegi nabarmentzeko. Gainera, ez dugu nahi itzalak oso eraginkorrak izaterik nahi, ezta eraikin baten itzalak bestea estali dezan.
Orientazioa aukeratzerakoan Baionako ardatzak kontuan izan ditugu eta apur bat hauen jarraipena egin dugu. Honela, eraikinek alde bat Hegoalderantza daukate eta beste bat iparralderantz.
Bizitegiek logelak Hegoalderantz eta sukalde ikasketa gela pasilo.... Iparralderantz
Unibertsitateek teoria gelak Hegoalderantz tailerrak Iparralderantz

martes, 27 de septiembre de 2011

ENTREGA: PLACE DU REDUIT 09/27



Proiaktuaren funtza peatoia plazaren perimetroa egitera behartzea da, honela barnean sartuko da eta kanpotik ikusten ez dena deskubrituko du. Kanpoko perimetrotik paisaia ikusi daiteke argi, eta bide honek puntaraino eramango gaitu, bertan ciudadela hobekien ikusiko dugularik. Eraikinen artean aldiz, eta plazaren erdialdean, ranpa eta eskailera anitz daude beherainoko bidea zabaltzen dutenak, babestutako plazara heltzako. Beheratutako gune honetan paisaia koadroak bailira moduan ikusi daiteke eta modu pribatuago batean, antzineko plazaren egiturak sortzen dituen gelatzoen bidez.

Eraikinak beherako bide hau markatzen dute luzeraka, eta bik begiraleku terrazak eratzen dituzte hiri guztia begiztatzeko.
  

P01-kokapena
P02-deskribapena


Bozetoak